You were redirected to http://marca.navarra.es/eu/web/marca/nafarroako-ereserkia .

Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL: Esteka .

Nafarroako ereserkia - Nafarroa Marka - Nafarroa Marka

< Hasiera

Entzun eta deskargatu Foru Komunitateko Ereserkiaren hainbat bertsio

Partitura bat.

1. Deskargatu MP3 fitxategia gailuan. Fitxategi hauek 25 segundo baino gutxiago irauten dute: :

2. Hurrengo urratsak gailu bakoitzaren araberakoak dira. Telefono batzuetan, fitxategia mugikorraren tonu-karpetara mugitu behar izaten da. 

3. 'Doikuntzak' eta, ondoren,  'Soinua eta bibrazioa' erabiliz, hautatu 'Dei-tonua'. 

4. Bilatu aurrez instalatutako dei-tonuetan eta, '+' sinboloa eta 'Dei-tonua' sakatuta, ‘Fitxategi-kudeatzailera’ iritsi. 

5. Hautatu Nafarroako Ereserkia dei-tonu gisa. 
 

1. Deskargatu Ereserkia MP3an, gailuan edo iClouden. Fitxategi hauek 25 segundo baino gutxiago irauten dute: 

2. MP3ko abestia mugikorrerako tonu bilakatu behar da. Ordenagailurik gabe egiteko, 'GarageBand' motako aplikazioa (doakoa) erabil daiteke. 

3. Aplikazioa ireki eta edozein musika tresna aukeratu.

4. Behin instrumentuetako batean sartuta, aukeratu hirugarren ikonoa (goian, ezker aldean), pistena. Beste pantaila batera igaroko zara. Ondoren, hautatu eskuin aldean ‘Bucle’ ikonoa’ (‘loop’), azkoinaren ondoan. Bilatu Fitxategietan gure Ereserkia MP3 formatuan. 

5. Hautatu Ereserkiaren MP3a eta sakatuta eduki arrastan eraman eta askatu ahal izateko sortzen ari garen proiektuan. 

6. Behin proiektua prest izanda, goian, ezker aldean, sakatu lehen ikonoa, beherantz adierazten duen gezia. Ondoren, hautatu Ereserkiaren fitxategia, sakatu goian, eskuinean, ‘Partekatu’ eta tonu gisa parteka dadila. Esportatu. Tonua aukera daiteke tonu orokor gisa edo mezu-tonu gisa, edota kontaktu batekin lotu daiteke. 

7. Tonua ondoren hautatzeko utzi bada, mugikorreko ‘Doikuntzetara’ jo behar da; gero, 'Soinuak eta bibrazioetara'; eta, azkenik, 'Dei-tonura'. Han, egiaztatu Nafarroako Ereserkia jada hautatzeko aukera dagoela. 

Deskarga itzazuEreserkiaren bertsio ezberdinak (fitxategian klik egin deskargatzeko), musika-erreproduktoreekin bateragarriak direnak. Pablo Sarasate Orkestraren, Iruñeko Orfeoiaren, Santo Tomas Abesbatzaren eta Broken Brothers Brass Banden bertsioak dira. 

Pie de página