Marca Navarra - Nafarroa Marka
Hilabeteak daramatzagu Nafarroarren nortasuna eta ahotsa etorkizunera nola proiektatu aztertzen. Zer garen eta nola ikusi nahi garen begirada analitiko eta sortzaile bat.
-

Lurralde-nortasunaNafarroa bere ondareak markatzen du; zehazki, urte askoan zehar bere burua gobernatu izateak, euskarak eta parte hartzeko eta boluntariotzarako bokazioak.
-

Talentua, enpresa eta berrikuntzaNafarroa herrialde berritzailea da, aintzat hartuta dituen unibertsitate eta ikerketa-zentroak, hezkuntza-sistema, enpresa-sarea eta ekintzailetzaren alde egiten duen apustua.
-

Turismoa, aberastasuna eta aniztasunaNafarroak natura-ingurune paregabea du eta turismo jasangarria sustatzen du. Aberatsa da, halaber, lanbide- eta kirol-ekitaldietan eta lankidetza publiko-pribatuko kultura-proiektuetan.
-

Bizi-kalitateaNafarroak berdintasuna eta hurbiltasuna ditu ezaugarri, bai eta gizarte- eta lurralde-kohesioa ere. Nafarroa liderra da bizi-kalitatearen indizeetan.
Nafarroa Markak hainbat material erabiltzeko aukera eskaintzen du. Herritarrek, oro har, web orrialde honen bitartez, logotipoak, Nafarroako Ereserkia... eskura ditzakete.
Eta, Foru Komunitateko profesional bat bazara eta kanpoan Nafarroa sustatu nahi baduzu, hainbat bideo, azterketa eta liburuxka ere jartzen ditu zure eskura.


